Argitaletxe hau Davi Azurzak sortu zuen 2004. urtean bere lan korala hedatzeko. Bertan, urte askotan zehar, talde ezberdinetarako, zuzendari moduan, zein hainbat jaialdi, lehiaketa edota abesbatzek egindako enkarguak jasotzen dira. Errepertorio hau abesbatzaren esperientziak eman dion ezaguera sakon baten ondorioz idatzitakoa da, bai haur, gazte edo helduen taldetarako. Esperientzia hau oraindik bizirik dirau, David Azurzak oraindik zuzendari eta kantari bezala jarraitzen baitu .
2009. urtean Oihu hau Musika argitaletxeak bere ateak irekitzen ditu Erresiñula bildumari. Erresiñula (urretxindorra, Iparraldean) izeneko bilduma honek Tolosan sortutako musikagileen lanak jasotzen ditu: Felipe Gorritirekin hasita (XIX. mendean hasitako konposizio eskolarekin), Javier Bello-Portu, Eduardo eta Ignacio Mocoroa edota Joaquín Pildain-eraino iritsi arte.