Oihu hau musika korala

  Bere abesbatza-lana hedatzeko asmoz, David Azurzak 2004an sortutako argitalpen-proiektu berri eta ilusioz betea dugu hau.

Abesbatza desberdinen aurrean lortutako urtetako esperientzia biltzen du bertan. Hauentzat idatzi du bere musika gehiena, baita beste talde batzuek eskatutako enkarguzko lanak ere.

Bai haur, bai gazte, bai helduen abesbatzen ahots gaitasunaren ezagutza sakon baten ikuspegitik idatzitako errepertorioa da eta urtez urte zabalduz doa bere abesbatza zuzendari jarduerak aurrera jarraitzen duelako.

Lanak azalpenak biltzen dituen fitxa tekniko batekin aurkezten dira, beraiekin testuak itzulita daude ulergarriagoak gerta daitezen eta horietako batzuk gazteleraz interpretatu ahal izateko. Lan hauetako batzuen grabazioak eta beraien zailtasuna 1etik 4ra mailakatuta ere aurki daiteke, hau da: zailtasun baxua, ertaina, altua edo oso altua. Doan deskargatzeko partiturak ere aurkitu ahal izango dituzu eta baita materiale osagarria ere, hots, euskara eta beste hizkuntzetako ahoskatze fonetikoko taulak, artikulua, e.a. Azken hauek piskanaka-piskanaka gehituko ditugu.