![]() |
Tolosan
(Gipuzkoan) 1968an jaioa. |
Madrilgo Goi Mailako
Kontserbatorio Realean ikasle libre gisa Kantuko Goi Mailako Ikasketak
egiten ditu eta kantuko espezialitatean karrera amaierako Ohorezko Saria
eta Lucrecia Arana sari berezia lortzen ditu. Antzinako musika espezialistak diren Capilla Peñaflorida eta Conductus Ensemble ahots taldetako eta musika garaikidean espezializatutako KEA taldeko kidea da. Guzti hauekin nazio eta nazioarte mailako ahots polifoniako proiektu ugaritan parte hartu du. Bakarlari gisa intrumentu talde eta orkestra desberdinekin emanaldiak eskaini ditu (Orchestre Bayonne-Côte Nasque, Madrilgo Orkestra Sinfonikoa, Donostiako Talde Barrokoa, Opus II percussion Ensemble,…) jaialdi eta auditorio anitzetan (Donostiako Musika Hamabostaldia, Errenteriako Musikaste, Baionako Festival de Musique Sacrée, Bach Jaialdia, Bakioko Jaialdia, Zenarruzako Antzinako Musikako Zikloa, Toulousseko Unibertsitateko musika Zikloa, Donostiako Kursaal Auditorioa, Bilboko Euskalduna Jauregia,…). Ondorengoak bezalako muntaia eszeniko-musikal desberdinetan parte hartu du: Los Miserables (C.M. Schömberg) eta Oliver (L. Bart), El borracho burlado (Pañaflorida Kontea), Viento es la dicha de Amor (J. de Nebra), Itziar (M. de Oñate), Zapatos de mujer (A. Illarramendi), baita Madrilgo Orkestra Sinfonikoarekin I. Albenizen Merlin operaren lehenengo grabaketan (Decca 2000) eta Tomas Marcoren Segismundo poltsikoko operaren munduko estreinaldian eta grabaketan, bertan protagonista papera zuelarik (Santander eta Almagroko 2003ko antzerki klasikoko nazioarteko Jaialdian). Abesbatza Zuzendaria , nazio guztiko geografian ahots teknikako irakaslea da. Musikagile gisa, bere jarduera ahots arlora mugatzen da. Bost joku zerutiar lanarekin 1998an Tolosako Lehiaketaren bornean, Haur Abesbatzentzako Konposizio Lehiaketako Lehen Saria. 2001eko urrian Horra Mari! izeneko haur abesbatzarentzat, narratzaile eta intrumentu taldearentzako bere Gabonetako ipuin musikala estreinatu zen. 2004an, Baionako Kanta Berri Elkarteko gizon abesbatzentzako Konposizio Lehiaketako saria Tirikitauki lanagatik. Ahots taldeek, lehieketek, e.a. maiz enkarguak eskatzen dizkiote. 2004ko apirilean Oihu hau Musika Korala argitaletxea sortzen du idatzi duen bere lana hedatzeko asmoz. Abesbatza lehiaketetara, abesbatza konposizio lehiaketetara askotan gonbidatzen dute epaile gisa aritzeko eta baita ahotsarekin, abesbatza munduarekin zerikusia duten gaiei buruz hizlari eta artikulugile izateko ere. Estatu guztian zehar tailer eta abesbatzen topaketetan zuzendari gisa parte hartzera gonbidatzen dute. Bost urtetan zehar Gipuzkoako Abesbatzen Federazioko Haur Abesbatzen Talde Teknikoko koordinatzailea izan da. Gaur egun Bergarako Orfeoiaren eta Gabero (Gazte Bergarako Orfeoiko) abesbatzen zuzendaritza lanetan laguntzen du, Tolosako Hodei Truk haur abesbatzean zuzendari lanetan ari da eta Deba Goieneko Lausardi izeneko Abesbatza Sinfonikoko zuzendaritza lanak beste zuzendari batekin banatzen du. Capilla Peñaflorida, KEA, Conductus Ensemble ) Ahots Taldetako abeslaria da eta beste ahots taldeekin maiz kontzertuak eskaintzen ditu (La Trulla de Bozes, Antigua Capilla Hispana, Musica Liberata,…). Bakarlari gisa “Segismundo” Tomas Marcoren ganbarako operaren estreinaldian eta 1. mundu mailako grabaketan protagonista papera bete duela nabarmendu behar da.
|
|
2005eko
maiatza