"Bilintx" - Indalezio Bizkarrondo Ureña (1831 - 1876)

Donostian sortu 1831ko apirilaren 30eko eguerdian eta bertan hil zen Bilintx edo, garai hartan idatzi ohi zuten bezala, gure Vilinch, Mattinen gomikian ibilera zelebretan astero ikusten duguna alegia. Izen oso-osoa Guillermo Joaquin Indalecio zuen. Amaren aldeko aitona andaluza omen zuen, Ayamontekoa (Huelva). Nikolasa Erkizia Makazaga azkoitiarrarekin ezkondu zen.